2016/06/02

TALDEKATZE ERAGINKORREKO IRIZPIDEAK HEZKUNTZA KOOPERATIBOAN (LH)

Azken urteetan Axular Lizeoa hezkuntza eraldaketa prozesu batean murgildurik dago. Eraldaketa horren helburu nagusienetako bat ikasleei ikaskuntza aktiboa eta motibagarria eskaintzea da. Hau da, ikasleen interesak piztu eta ekintzaren bitartez beraiek beren ikasketa prozesuaren protagonistak izatea lortu nahi dugu. baina, kontuan izanik aprendizaia soziala dela eta besteekin elkarrekintzan ikasten dugula, ikasleen egitekotan lan kooperatiboak presentzia handia izan dezan dihardugu. Tailer honetan, gela batean lan kooperatiborako taldekatze eraginkorrak egiterakoan kontuan hartzen ditugun irizpideak zeintzuk diren azalduko ditugu. Horrezaz gain, irizpide horiek modu bisual batean nola adierazten ditugun erakutsiko dugu, irakasleen artean modu erraz batean partekatu eta adostu ahal izateko.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina