2016/06/02

IKASTETXEAREN DINAMIZAZIOA ETA ERABAKITZE PROZESUA

IK/KI bere hiru eremuetan San Jose ikastetxe osoan ohikoa eta orokorra izatera iritsi da.
Lagungarri izan diren faktore nagusiak hauek dira gure ustez:

  • Prestakuntza-berrikuntza proiektuarekin hasi eta jarraitu 4 urtez etapa eta ziklo guztietan.
  • Berritzeguneko mintegian hasi eta jarraitu urte horietan.
  • Autotxostenak egin eta erabili gure lorpenak eta zalantzak konpartitzeko
  • Sinposiumean eta Topaketetan parte hartu gure esperientzia konpartitzen eta besteen esperientzien berri jasotzen.
  • Ikastetxeko beste proiektuekiko lotura zaindu, gure lanari etekin handiagoa ateratzeko eta orain arteko iraupena eta onarpena lortzeko.
  • Laugarren urte honetan ebaluazioa eta kalifikazioa planifikatzea era koordinatuan eta txostenetan jasotzea.
Hurrengo ikasturtean prestakuntza-berrikuntza proiektu ez izan arren IK/KI mintegian jarraitzea aurreikusten dugu, beste ikastetxeekiko lotura zaintzen jarraitu behar dugula eta ez dugulako galdu nahi indarra eta motibazioa.

IK/KI curriculumean txertatzen jarraitzeko planifikatzeko, konpartitzeko eta ebaluatzeko denbora emango diogu gure zikloetan eta etapetan, gure ohiko bileretan kontutan hartuz.

Ikastetxeko beste proiektuekiko lotura ematen jarraitu nahi dugu. IK/KI bizirik irauteko eta etengabe gaurkotzeko.

     

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina