2016/06/02

TALDE PLANAREN TXANTILOIA ZEHARKAKO KONPETENTZIEN EBALUAZIORAKO

Esan ohi da zeharkako oinarrizko konpetentziak ebaluatzea ezinezkoa dela. Hala ere, ezinbestekoa zaigu konpetentzia horien lorpen mailaren ebidentziak eskuratzea; izan ere, arloak tresna bat besterik ez baitira zeharkako konpetentziak garatzeko eta, baita ere, ikasleen irteera profil osoa bermatzeko (eginkizun profesionala).
IK/KI programak aukera ematen digu aurrekoa gauzatzeko: Talde Planaren txantiloian erraz txerta daitezke zeharkako oinarrizko konpetentziak. Horretarako, konpetentzien deskribapenaren testua irakurri, item egokiak aukeratu eta, jarraian, Talde Planean helburu moduan txertatzea besterik ez da egin behar.
Ondoren, autoebaluazioak, koebaluazioak eta irakaslearen behaketak ebaluazioaren triangulazioa emango digu, beti ere, errubrikari erreparatuta (ebaluazio objetiboagoa).
Ez dugu ahaztu behar ebaluazioa, Bloomen taxonomiaren arabera, pentsamendu gorena garatzeko goi mailako prozedura dela. Beraz, azalpen honetan oinarri zientifikoa ere agerian da.

          

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina