2016/06/02

NOLA LAGUNDU ZAILTASUNAK DITUZTEN IKASLEEI

Proiektu honi esker zailtasunak dituzten ikasleekin modu ezberdin batean lan egitea lortu da; ez da hori bakarrik, zailtasunak dituzten ikasleez gain lehenengo mailako ikasle guztiak beren proiektua burutzerakoan ere hirugarren mailakoengandik laguntza jaso dute.
DBH 3. mailako ikasleak proiektu zientifiko edo teknologiko bat burutu behar zuten. Proiektu hau zientzia edo teknologia arloari lotuta egoteaz gain, gizartean dagoen arazo bati erantzuna ematea zuen helburu. Hau zela eta talde batek ikasketetan zailtasunak zituzten ikasleei, modu metodologiko ezberdinak erabiliz, nola lagundu aztertu zuten eta proiektua abian jartzea erabaki zuten. Ikastetxeko Orientzailearekin hitz egin ondoren, zailtasunak zituzten DBH1 eta DBH2. mailako ikasleekin jarri ziren harremanetan. Hauek zailtasun ezberdinak zituzten ikasgai ezberdinetan eta lan egiteko ordutegi bat adostu ondoren, ikasle hauetako bakoitzari erakusterako garaian teknika metodologiko ezberdinak jarri zituzten abian.
Bestalde eta arestian aipatu bezala lehenengo mailako ikasleak beraien Proiektua burutzerakoan "Sony Vegas" programa erabiltzen ikasi behar zuten. Hau egiten erakusteaz hirugarren mailako ikasleak arduratu ziren eta emaitzak ezin hobeak izan ziren.




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina