2016/06/01

IKASKETETAN AURRERA EGITEKO OZTOPOEKIN AURKITZEN DIREN IKASLEAK LH 4. MAILAN

Aniztasunari erantzuna emateko asmoz, orain dela 5 ikasturte Ikasketa Kooperatiboaren programan sartzea erabaki zen Langaitz ikastolan.

Honekin batera pedagogia terapeutikako irakasleen esku-hartzea ikasgeletan egitearen beharra ikusi zen.

Gaur egun Bizain ikastola osatzen dugu, iaz Langaitz eta Beraun Berri ikastetxeak bat egin zutenetik.

Ikasgela barruan egiten den laguntza progresiboki aldatzen joan da. Hasiera batean laguntzako irakaslea oztopo ugari dituen ikaslearen ondoan eserita laguntzen zion zuzenean, poliki ikasle hauen autonomia eta berdinen elkarlana lantzeko asmoz irakasle hau beste ikasleei laguntzera zuzentzen joan da. Bi irakasle elkarlanean aritzeak onura ugari ditu.

Gaur egun IK/KI programa aurrera eramateak inklusiorako bidea errazten digu. Ikasle guztiak gelan elkarlanean aritzen badira talde txikitan.



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina