Izenburu horrekin topaketetan tailer bat garatuko dugu, 10:30etatik 12:00etara.
Hiru ikastetxeetako esperientziak ezagutuko ditugu, hiruren artean hari komun bat ez egon arren, arrazoitu behar da zergatik daude elkar.
IK/KI programa, irakaskuntza kooperatibo metodologiaren ikuspegi barruan dago, programak duen ezaugarri bat aipagarria da: programak ematen dituen baliabideak, prozedurak, edota gelan ikasleekin lan egiteko erak, txertatu eta moldatu daitezkeela ikastetxeak duen hezkuntza proiektura edota irakasleek dituzten ohiko gelako programazioetara.
Hori dela eta, tailer honetan IK/KI programaren ortodoxiatik pixka bat urruntzen, arrakasta izan dituzten proposamenak ezagutuko ditugu.
- Eguzkibegi Ikastola, Galdakao: Erronka kooperatiboak gorputz hezkuntzako saioetan: "Emozioetan eta erlazioetan oinarritutako unitate didaktikoa"
Ekintza kooperatibo hauetan (LH2.mailan), talde kohesioa eman behar da erronka gainditzeko, hau da, ekintza hauetan ez du balio partaide batek edo batzuk erronkak planteatzen dituen zailtasunak gainditzea, TALDE osoak gainditzea baizik. Helburu hori lortzeko estrategia ezberdinak diseinatu beharko dituzte taldearen heterogeneotasuna kontuan izanda.
- Axular Lizeoa, Donostia: Taldekatze eraginkorrerako irizpideak hezkuntza kooperatiboan (LH)
Gure ikasleen interesak piztu eta ekintzaren bitartez beraiek beren ikasketa prozesuaren protagonistak izatea lortu nahi dugu. baina, aprendizaia soziala dela eta besteekin elkarrekintzan ikasten dugula, ikasleen egitekotan lan kooperatiboak presentzia handia izan dezan dihardugu. Gela batean lan kooperatiborako taldekatze eraginkorrak egiterakoan kontuan hartzen ditigun irizpideak zeintzuk diren azalduko ditugu. Horrezaz gain, irizpide horiek modu bisual batean nola adierazten ditugun erakutsiko dugu, irakasleen artean modu erraz batean partekatu eta adostu ahal izateko.
- Sestaoko PCPI: "Aprendizaje cooperativo en la FP Básica"
Es un centro de iniciación profesional que trabaja intensamente para que los y las jóvenes que se matriculan adquieran una formación que les facilite el paso a la vida adulta y al mundo laboral.
En el taller de peluquería desarrollan las prácticas mediante el trabajo cooperativo entre las alumnas y alumnos, adaptando las estructuras cooperativas a las características del taller.